
TORTURAREN PREBENTZIOARI BURUZKO
JARDUNALDIAK
NBEren Torturaren aurkako Aukerazko Protokoloaren
berrespena eta aplikazioa beharrezkoak dira torturaren prebentzioan aurrera
egiteko
Estatu espainiarrean tortura badirauela argi
gelditu zaigu torturatutako pertsonek idatzi dituzten testigantza eta aurkeztu
dituzten salaketengatik.
CPT (Torturaren Prebentziorako Komitea, bere
ingelesezko sigletan)-k kaleratutako txostenaren arabera, 2004.urtean soilik,
800 pertsonek salatu zuten torturak sufritu izana.
2001tik 2004ra, Estatuko segurtasunerako
gorputzetako 227 kide tortura praktikatzeagatik inputatuak izan ziren. Beste
hainbeste kasuetan, torturak ez ziren ezta salatuak izan ere, eta beste kasu
batzutan, erasotzaileak arazo honen inguruan duten inpunitatea izan zuten.
Egoera honen larritasuna ikusita, jendarte zibila
antolatu egiten da eta bere gain hartzen du Errelatorearen errekomendazioak
esandakoa jarraituta, torturaren prebentziora bideratutako formulak planteatu
eta eztabaidatzako espazio publikoa sortzeko erantzunkizuna, are gehiago,
Estatu espainiarrak Errelatorearen 2004.eko txostenean jasotako
errekomendazioetatik bat ere kontutan hartu ez dituela ikusita. Errekomendazio
hauen artean:
Horregatik, torturaren prebentziorako koordinadora
osatzen dugun 37 erakundek ahalegin bateratua egin dugu jardunaldi hauek
antolatzeko, bertan Theo van Boven, NBEetako Torturaren Aurkako Errelatorea
gonbidatua izan delarik. Errelatore ohia da, torturaren prebentziorako eta
torturaren aurkako borrokan diharduten estatu mailako zein nazioarteko
aditurekin batera, gomendioak osatzeko txostena egin eta idatzi duena.
Koordinadorak oso baikorki baloratzen du ekimen
honetan parte hartu duten 400 pertsonen asistentzia. Gizarte zibilak Aukerazko
Protokoloaren aplikazioaren alde lan egiteko interesa erakutsi du, Estatuko
terrorismoa den torturaren aurka borrokatzeko. Kontsideratzen dugu tortura
estatu terrorismoa dela. Horregatik, torturaren erradikazioaren alde
mantentzera hartu dugun hautu irmoaren lehen pausua izan dadila.
Txiroen gerrari terrorismoa deritzo,
eta Estatuaren terrorismoari, gerra
Bartzelona, 2006.eko Otsailak 4ean
Torturaren Prebentziorako Koordinadora
www.prevenciontortura.org