TORTURAREN PREBENTZIORAKO KOORDINAKUNDEA

 

 

 

MANIFESTUA

 

KOORDINAKUNDEAREN ERAKUNDEAK

 

“Tortura gizakion eskubideen eta duintasunaren
aurkako bortxaketa zitala da.
Ez politikagatik ez militarismoagatik ez erlijioagatik,
ez dago inolaz ere justifikatzerik”

 

Kofi ANNAN, NBEko Idazkari Nagusia

(ekainaren 26an – Torturaren aurkako nazioarteko egunean)

 

  
Nazio Batuen Torturaren Kontrako Aukerako Protokoloaren aldeko Ekimena

 

 

Estatu espainiarraren espetxe eta komisaldegietan torturak badarrai.

 

Errealitate hau askotan izan da salatua, bai nazioarteko erakundeen partetik, giza eskubideen aldeko elkarteak, talde profesionalak, presoen aldeko elkarteak, bai eta biktimen eta euren senitartekoen partetik ere. Espainiako Konstituzioak eta Nazioarteko Legediak tortura erabat debekatu arren eta Espainiako Gobernuak torturarik ez dagoela aldarrikatu arren, tortura badela zenbait erakunde, ebazpen zein taldek frogatu du, besteak beste: Giza Eskubideen Nazioarteko Epaitegiak Estatu espainiarraren kontra onartutako ebazpenak, Torturaren Aurkako Nazio Batuen errelatore bereziaren gomendioak, Amnesty International taldearen txostenak, Torturaren Aurkako Taldea, Nazioarteko Torturaren Aurkako taldea eta hainbat eta hainbat taldek eta elkartek duela urte askotatik hona zera eskatzen dugu: tortura desagertarazteko benetako neurri eraginkorrak abian jartzea, ez baitugu onartzen torturak dakarren giza eskubideen eta duintasunaren urraketa kale, komisaldegi zein espetxeetan, non egun Estatuko Segurtasun Indarrek tortura, tratu txarrak eta botere-abusua eragiten duten.

 

TORTURAREN PREBENTZIORAKO KOORDINAKUNDEA egoera hau amaitzeko asmoz sortu da.

 

Helburu hau lortzeko TORTURAREN PREBENTZIORAKO KOORDINAKUNDEAk  kanpaina bat jarri du abian Espainiako Gobernuari eskatuz Torturaren aurkako Nazio Batuen aukerako protokoloa sinatu, berretsi eta martxan jar dezan. Aukerako protokolo hau Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2002ko abenduaren 18an onartu zuen. Protokoloak benetako bitarteko eraginkorrak eta errealak dauzka, besteak beste komisaldegi, espetxe eta atzerritarrentzako zentroetan tortura edota tratu txar, anker eta bestelako tratu umiliagarriak gertatzea prebenitzeko. Izan ere, protokoloak gizartearen leku hauen guztien kontrola bideratzen du.

 

TORTURAREN PREBENTZIORAKO KOORDINAKUNDEAren eginkizunak hauexek izango dira: protokoloa sinatu eta berresteko prozesuan giza eskubideen eta askatasun publikoen aldeko elkarteen parte hartzea bermatzen saiatuko da, halaber, protokoloa benetan abian jartzen eta ziurtatzen saiatuko da, etorkizunean egingo diren jarraipen eta bisita batzordekideek independentziaz jokatzen dutela behatuz.

 

AUKERAKO PROTOKOLOA: BEHARREZKO TRESNA

 

Nazio Batuen Aukerako Protokoloaren ekarpen nagusiak hauek biak dira: prebentzioaren garrantzia eta gizarte kontrolaren tresnen aniztasuna. Horretan datza protokoloaren beharra, gizarteari aukera ematen diola tortura gertatzen den behatzeko. Orain arte munduko edozein lekutako atxiloketa zein espetxe zentroetara bisitaldiak baimentzen dituen nazioarteko honelako bitartekorik ez zegoen (agintariak abisatu gabe eta euren baimenik gabe). Halaber, Protokoloak bere kontrol-erakunde propioak sortzen behartzen du estatua. Gainera, behin Protokolo hau 20 herrialdek sinatuta, Nazio Batuen Torturaren Aurkako Batzordeak Nazioarteko Azpibatzordea eratu behar du aipatu bisitaldiak egiteko. Honen ondorioz, Estatuek batzorde bat edota batzuk eratu beharko ditu(zte) eta baliabideak doitu. Azkenik, batzorde hauek lehen aipatutako Nazioarteko Azpibatzordearekin batera lan egin beharko dute.

 

Batzorde hauetako kideek askatasunik gabeko edozein pertsonarekin lekukorik gabeko elkarrizketa pribatu eta erreserbatuak izan ahalko dituzte, bai eta batzodekideek aukeratutako beste pertsona batzuekin ere, segurtasun zein talde medikuen funtzionarioekin edo atxilotutako pertsonen senitartekoekin, besteak beste. Zenbait agiri ere aztertu ahalko dituzte, bai Estatuaren kontrolpean dagoen edozein pertsonaren erregistro guztiak, bai diziplina araubideak, zigor araubideak eta beste agiri garrantzitsu batzuk ere. Atxiloketa zentroen instalazio guzti-guztiak ere behatuko dituzte: logelak, jantokiak, isolamenduzko ziegak, komunak, kirol-gelak eta medikuen gelak.

 

Hau guztia dela eta, TORTURAREN PREBENTZIORAKO KOORDINAKUNDEAk hauxe eskatzen du:

 

-          Estatu espainiarreko Gobernuari: Nazio Batuen Torturaren aurkako Aukerako Protokoloa berehala sinatzea.

-          Estatu espainiarreko Parlamentuari: Sinatutako protokoloa ahalik eta lasterren berretsi dezan, eta Torturaren Aurkako Nazio Batuen errelatore bereziaren gomendioak jarraituz tortura amaitzeko behar beste lege-aldaketa eman dezan.

-          Gizarteari: lotsagarri jarraitzen duen tortura amaitzeko kanpaina honekin bat egin dezan. Halaber, nazioarteko eta bertako legediei jarraituz agintariei exijitu diezaien behar beste neurri eraginkor hartzeko Estatuko Segurtasun Indarrek pertsonak duintasunez eta eskubide guztiekin tratatu ditzaten bai espetxeetan, komisaldegietan, atxiloketa zentroetan bai eta atzerritarrentzako atxiloketa zentroetan ere.

 

 

Acció dels Cristians per l'Abolició de la Tortura
Alerta Solidària
Asociación de Seguimiento y Apoyo a Pres@s en Aragón (ASAPA)
Asociación APOYO
Asociación Érguete
Associaçaõ Contra a Exclusão pelo Desenvolvimento
Asociación Contra la Tortura
Asociación Libre de Abogados
Associació Memòria Contra la Tortura
Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía
Behatokia (Observatorio Vasco de Derechos Humanos)
Centro de Asesoría y Estudios Sociales
Centro de Documentación Contra la Tortura
Concepción Arenal
Coordinadora Antirepressiva de Gràcia
Esculca (Observatório para a defensa dos direitos e liberdades)
Federación de Asociacións de Loita contra a Droga
Fundación Érguete
Movemento polos Dereitos Civis
Observatori del sistema penal i els drets humans
SalHaketa (Bizkaia)
SalHaketa (Araba)
Torturaren Aurkako Taldea
Torturaren Kontrako Taldea
Voluntariado Penitenciario
Xusticia e Sociedade

 

EKIMENAREN ALDEKO ERAKUNDEAK

 








 

AGIRIAK

 

Nazio Batuen Torturaren aurkako Konbentzioaren aukerako protokoloa. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2002ko abenduaren 18an onartu zuena
Tortura ikertzeko eta dokumentatzeko eskuliburua-Istanbulgo Protokoloa (1999ko abuztukoa)
NBEren Torturaren Aurkako Konbentzioa (1984ko azaroaren 10ekoa)
NBEk Estatu Espainiarrari egindako gomendioak (2002ko azaroaren 19koak)
Theo Van Boven Torturaren gaineko Errelatore Bereziaren txostena (2004ko otsailaren 6koa)
Tortura edota tratu txar, anker eta bestelako tratu umiliagarrien gaineko Errelatore Bereziaren hirugarren txostena (2004ko irailaren 1ekoa)

 

 

TORTURA AMAITZEKO BORROKATZEN DUTEN ERAKUNDE ETA TALDEAK

 

Giza Eskubideen Europako Auzitegia
Amnistia Internacional
Human Rights Watch
NBEren Torturaren Aurkako Batzordea